X. Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label Lehiaketa
Aurtengo ikasturtean, IX. Euskadiko Ostalaritza Eskolen Arteko Eusko Label Lehiaketa ospatuko da eta zuzendua dago Euskadiko Ostalaritza Eskoletako ikasle guztiei.
Lehiaketa hori Hazi Fundazioak duen trebakuntza proiektuaren baitan antolatzen da. Lehiaketan parte hartu nahi duten ikasleek plater goxo (ez gazia) bat prestatu beharko dute ondorengo produktuak erabiliz: Eusko Labela duten Eztia, Esne eta Euskal Baserriko Arrautzak.
Lehiaketan parte hartu ahal izateko, ikasleek, bakarka, 2018ko otsailaren 8a baino lehen, gutun-azal baten sartuta, ondorengo dokumentuak aurkeztu beharko dituzte:
• Zein eskoletan ikasten duten
• Izen-abizenak
• Telefonoa
• Plateraren fitxa tekniko zehaztua:
1. Plateraren izena.
2. Errezetaren argazkia.
3. Osagarrien fitxa.
4. Sukaldeko prozedurak.
5. Prestaketaren deskribapena.
6. Errezetaren osagarriak.
7. Errezeta egiteko beharrezkoak diren tresnak eta materiala.
Eskola bakoitzak, bere irizpideen arabera, aukeratuko du finalean parte hartuko duen platerrik onena, eta, ondoren, 2018ko otsailaren 15a baino lehen Hazi Fundazioari jakinarazi beharko dio emailez zein den plater irabazlea eta nork egina dagoen.
Hazik aurkeztutako errezeta guztiak erabiltzeko eskumena izango du.
Hautatutako sukaldariek 2018ko otsailaren 20an, arratsaldeko 15:30ean, Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskolan ospatuko den finalean parte hartuko dute.
Egun horretan, hautatutako sukaldariek aurkeztu beharko dute beraien eskolan irabazle atera zen plater berdina. Finalean 2 ordu (platerean jartzea barne) izango dituzte platerak prestatzeko.
Lehiaketaren oinarriak osorik: IX. Euskadiko Ostalaritza Eskolen Eusko Label Lehiaketa