;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Turismo eskuragarria negozio-aukera bezala

Bask For All

Asier Landa eta Zuriñe de Anzola, Bask For All.

CEBANC-CDEA formazio zentroak, Errotu enpresak (inguru terapeutiko pertsonalizatuen diseinurako arkitektura) eta Hotel Advisor Consulting-ek (hotelen kudeaketa, aholkularitza eta komertzializazioa) Turismo Eskuragarriari buruzko jardunaldia burutu dugu gaur, hilaren 31ean, CEBANCeko egoitzan, Donostian.  

Jardunaldiaren asmoa Growmat  ‘Growing the market in accesible tourism’ (2016-2019) proiektu europarraren praktika onak plazaratzea da. CEBANC da Growmat egitasmoaren parte-hartzaileetako bat, Ingalaterra, Eslovenia, Belgika, Finlandia eta Greziako beste hainbat formazio zentrorekin batera. 

Turismo Eskuragarria turismo inklusiboa da, barne hartzen baititu mugikortasun-, entzumen-, ikusmen-, ulermen-, edo adimen-desgaitasuna duten pertsonak ez ezik, baita desgaitasun psikosozialak eta aldi baterako desgaitasuna dutenak, eta adin aurreratuko pertsonak ere.

Growmat egitasmoaren helburua hirukoitza da, turismo eskuragarriaren formazio ekintzak antolatzea, sasoitik kanpoko turismoa sustatzeko aukera berriak bultzatzea eta kooperazio sareak eratzea hezkuntzaren, negozioaren, GKEen eta enpresa sozialen artean.

Jardunaldi honetan, CEBANC-CDEAko Paloma Enriquez eta Mª José Iraztorza; Errotu enpresako MªJosé Moreno; Bask for all-eko (“Pertsona guztientzako Turismoa”) Asir Landa eta Zuriñe de Anzola; Marketin Inklusiboko Iddeas Fundazioako Luis Casado; SECOT-eko Graciela Imaz (Kooperazio Teknikorako Seniorren Elkartea); AFAGI elkarteko Koldo Aulestia (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea); ELKARTUko Norma Andrade (Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea); Gipuzkoako Diputazioko Xabier Eleizegi eta Josu Maroto; Donostiako Udaletxeko Isabel Agirrezabal; Zenit Hoteleko Fernado Soto eta Donostiako Ostalaritza Elkarteko Kino Martinez hizlariak izan dira.

Partaide guztiek azpimarratu dute eskuragarritasunari buruzko Gipuzkoako egoera nahiko ona dela, beste lurralde batzuekin alderatuz gero, baina oraindik badago non hobetu eta, gainera, bisibilitatea eman behar zaiola esparru honetan egiten den lana guztiari. Hartara, Bask for All-eko Zuriñe de Anzolak zera adierazi du, “askotan Administraziotik aurre-pauso asko ematen dira desgaitasunaren bat dugun pertsonon eguneroko bizitza hobetzeko, baina pertsonak izaten dira elkarri eragiten ez dakitenak behar ezberdinak dituzten pertsonekin”.       

 

Marijo Irastorza, Cebanc, eta Guillaume Fontagné, Hotel Advisor Consulting. 

Mª José Moreno, Errotu.

Luis Casado, Marketing Inclusivo - Fundación Iddeas.

Secot, AFAGI eta Elkartu elkarteen ordezkariak

Gipuzkoako Diputazioa eta Donostiako Udala. 

Ostalarien Elkartea eta Hotel Zenit. 

 

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00