IT Txartela informazioaren teknologietan oinarrizko gaitasuna ziurtatzeko sistema bat da, eta pertsona batek informatikako tresnen eta Interneten gaineko zer ezagutza duen ziurtatzen du.
Informazioaren Gizartea esaten zaion horretan moldatzeko gaitasunak egiaztatu nahi dituzten herritar guztiei zuzenduta dago, eta helburu bikoitza du:
- Herritarrak motibatzea Informazioaren Gizartearen arloko gaiak ikas ditzaten, beren ezagutza egiaztatuko dUen ziurtagiri baten truke.
- Erakundeko pertsonek nahiz etorkizunean hartzea aurreikusitakoek IKTetan duten gaitasuna objetiboki ebaluatzeko aukera ematen die tresna honek enpresei eta administrazioei.
Frogak doanekoak eta test eratakoak dira, 70 galderetatik 53 gainditu behar dira. Hainbat ziurtagiri mota daude: Sistema Operatiboak, Ofimatika, Internet eta posta elektronikoa, eta abar. Cebanc 2002tik da IT Txartelaren zentro aztertzaile.
Ondoren, hurrengo azterketa datak: urriaren 9 eta 23an; azaroaren 13 eta 27an; eta abenduaren 4 eta 18an, 16:00etan. Informazio gehiago eta izen-emateak.