2017ko Hobetuzen deialdiaren barruan, urria eta azaroan Cebanc-Cdea-ri esleitutako 60 ikastaro inguru hasiko dira.
Ikastaroak %100ean Hobetuz-ek subentzionaturik daude eta jardunean diharduten langileei zuzendurik daude, nahiz eta plaza batzuk langabetuentzako ere egon.
Honako arlo hauetan emango dira ikastaroak:
– Informatika eta Komunikazioak
– Administrazioa eta Kudeaketa
– Zerbitzu Soziokulturalak Komunitateari
– Osasuna
– Ehungintza, Jantzigintza eta Larrugintza
Ikastaro bakoitzaren ondoan, lauki bat aurki dezakezu aurrematrikula online egiteko, baita formulario bat ere gurekin harremanetan jarri eta informazio gehiago eskatzeko.