Irailarekin batera, Cebancen ilusioz beterik eusten diogu erronkaz eta aukeraz beterik datorren ikasturte berriari. Heziketa zikloetan, 672 ikaslek hasiko dute ikasturtea erdi eta goi mailako ziklo eta Oinarrizko Lanbide Heziketan, bai ostalaritzan bai gainerako ikasketetan. Etengabeko eta Lanerako Prestakuntzan, hiruhileko honetan langabetuei zuzenduriko 15 ikastaro hasiko dira. Ikasturtean zehar, ganiera, Hobetuzen 200 kurtso baino gehiago eskainiko ditugu.
Aurten, Sukaldaritzako Espezializazio Ikastaroa berriz ere jarriko dugu abian, bereziki jardunean dauden profesionalei zuzendurik; honetaz gain, Errealitate Birtualeko ikastaro berria abiaraziko dugu, gurea aukera bakarra izango dela Gipuzkoan eremu honetan formazioa jasotzeko. First eta Advanced azterketetarako prestaketa ikastaroak ere eskiniko ditugu, ohi legez.
Business edo Enpresak atalean, berriz, ikastaro honetan neurrira diseinaturiko formazio programak eskaintzen jarraituko dugu, Zuzendaritza eta Pertsonak, Administrazioa, Marketin, Hezkuntzak edo Informatikan, besteak beste.