;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

EUROCLIO Europar Kongresua

Apirilaren 2 eta 7 artean Euroclio, Europako historia irakasleen kongresua antolatzen da Donostian, Ikastolen Elkartea eta ‘Asociación Española de Profesores de Historia y Geografía’-ren eskutik.

Kongresu hau urtero egiten da, iaz Belfasten izan zen. Bertan 35 herrialdetako 180 irakasle bildu ginen.

Kongresu honetan hitzaldi, tailer, mahai-inguru eta irteera kulturaletaz gain, ikastetxeetara bisitak egiten dira, lekuan-lekuko hezkuntza sistemaren ezaugarriak zuzenean ezagutzeko asmoz.  Gure kasuan bisitak apirilaren 6an antolatu dira, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, lanbide heziketa eta unibertsitateetatik datozen partaideak banatuaz.

Bisiten egitaraua honako hau izango da:

-Klase batean sartu eta tarte batean egiten ari direna behatu. Ikasleekin parte hartzeko aukera egongo da. Kanpoko irakasleek galderak egiteko tartea izango dute.
-Ikastetxeko ordezkariak, hezkuntza sistemaren zertzelada batzuk eman eta ikastetxearen ezaugarriak azalduko ditu.    
-Bertako irakaslekin era informalean aritzeko aukera egongo da, denbora izanez gero.

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00