;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Jon Cortés: Lana aurkitu duen ikasle bat eskerrak ematera etortzen zaigunean egundoko indarra ematen digu

 

jon_cortes

 

Jon Cortesek, CEBANCeko Formazio buru gisa, zentroaren kudeaketa eta zuzendaritza ditu eginkizun. Elkarrizketa honetan, datozen urteetara begira zentroaren eta Lanbide Heziketa beraren erronkak azaldu dizkigu. 

 

  • Zein da Jon Cortés? Azaldu zein izan den zure ibilbide profesionala.
  • EHUtik ingeniari informatikoa naiz eta, 2004tik 2012ra, Informatikako Fakultatean ibili naiz bitarteko irakasle gisa, ATC departamenduan (Konputadoreen Arkitektura eta Teknologia). Ikerketa lanak ere burutu ditut Zirkuitu Integratuen Diseinu (DCI) taldean. Orduan tesina lortu nuen baina gero, CEBANCera egun osoz etorri nintzenean, doktoretza bazterturik utzi nuen. Hemen informatikako irakasle gisa hasi nintzen, hiru mailetan, eta ondoren bi urtez KIT dinamizatzaile ere ibili nintzen, Moodle, Google Driver, OpenOffice eta horrelakoetan irakasleak prestatzen. Honen ostean, urte batez Ikasketa Buru ibili nintzen eta, azken lau urteetan, Formazio Zuzendaria naiz. 

 

  • Zer nolako lanak burutzen dituzu CEBANCeko Formazio Zuzendari bezala? 
  • Nire eginkizun nagusiak zentroaren kudeaketa eta zuzendaritza akademikoak dira. Zentroaren funtzionamendu onaz arduratzen naiz, baita ikasleek kalitatezko formazioa jaso dezaten ere, irakasleei laguntza ematen diet eta, azken finean, zentroak formazioaren estandarrak bete ditzan.

 

  • Nolakoa da Jonen eguneroko lana CEBANCen? 
  • Forrest Gump-i parafraseatuz, esango nuke CEBANCeko egun bakoitza bonboi kaxa bat bezalakoa dela. Inoiz ez dakizu zer tokatuko zaizun. Badakidana zera da, egun guztiak desberdinak izango direla, hemen ez dago aspertzerik. Egunero hasten naiz feedback txiki batekin Esti (idazkari akademikoa), Joakin eta Joserekin (Ikasketa Buruak) ikusteko nola datorren eguna. Hortik aurrera, errusiar mendian sartzen gara: bilerak, deialdiak, ikasleekin arazoak, betetzeke dauden helburuak, indikadoreak...Batzutan presio eta stress handia izaten da. Baina lana aurkitu duen ikasle bat eskerrak ematera etortzen zaigunean egundoko indarra ematen digu. Hori izaten da errekonozimendurik handiena, erreferentea izateko indar gehien ematen diguna. 

 

  • Zer nolako bilakaera izaten ari da Lanbide Heziketa azken urteetan?, zeintzuk izango dira hurrengo erronkak?
  • Globalizazioak merkatuen irekiera ahalbidetu du baina, aldi berean, konpetentzia handitu da mundu mailan. Honek enpresen espezializazio handiagoa ekarri du eta orain teknikoki hobeto prestatutako profesionalak behar dituzte, mundu aldakor honetan egokitzeko ahalmena dutenak. Halaber, beste konpetentzia batzuk izan beharko dituzte; hala nola, talde-lanean, aritzeko gaitasuna, autonomia, ekintzailetza, erantzukizuna, eta abar. Zeharkako konpetentzia hauek lantzeko, ETHAZI metodologia inplementatu dugu hainbat ziklotan. Lanbide Heziketaren erronkarik handienetako bat zera da, aldaketa eta zalantzaz beteriko mundu batean eraldatzeko gaitasuna izatea etorkizuneko profesionalak prestatzeko gai izatea.

 

  • Lanbide Heziketaz gain, Etengabeko Prestakuntza, Lanerako Prestakuntza eta enpresentzat kurtsoak ere ematen dituzue. Zer nolako profil mota dira enpresek gehien eskatzen dituztenak? 
  • Gaur egun, Gipuzkoan bi sektore gako daude, Industria, alde batetik, eta Ostalaritza eta Turismoa, bestetik. Lehengoan, profesionalak prestatzen ditugu, administrazio, kudeaketa, merkataritza eta marketinean. Baita informatikan ere, gailu mugikorrak, APP-ak, Big Data eta Errealitate Birtuala dira industria sektorean ekarpen handiak egiten ari direnak. Bigarrenean, argi dago, Gipuzkoa eta Donostia gastronomiaren abangoardian daude, zenbat Michelin izar ditugun metro koadro bakoitzean ikusi besterik ez dago. 

jon_cortes
 

  • Zer nolako harremanak dituzue Donostialdea eta Gipuzkoako beste enpresa, erakunde eta aginte sozialekin?
  • Era askotarikoa da, formazioa eta orientabide zerbitzuekin erlazionatutako esparru asko hartzen ditugu barne. Adibidez, Uvesco Taldearekin aholkularitza eta prestakuntza plan bat ezartzen ari gara Oihane Villalba irakaslearen eskutik. Eroskirekin Lanbideren bi ikastaro egiten ari gara kontratazio konpromisoarekin. Tolosaldea Garatzen eskualdearekin, Hazilan programarekin elkarlanean, gazteak prestatzen ari gara proiektuen kudeaketa, salmentak eta marketin digitalean.  Usurbileko Udaletxearekin baztertzearen arriskuan dauden pertsonekin formazio ekintzak antolatu ditugu, kontratazio konpromisoarekin. Donostiako Sustapenarekin, bestalde, urteak daramatzagu formazioa ematen eta Global Training Beken jarraipena ematen. Azkenik, gure Multiplataforma Garapeneko bi ikasle, Don Bosco LH zentroaren bi ikasleekin elkar lanean rallyentzako denbora errealeko neurketa sistema bat garatzen ari dira. 

 

  • Bukatzeko, kontatu zerbait zure bizitza pertsonalari buruz. Zeintzuk dira zure zaletasunak? 
  • Nire zaletasunei dagokienez, 2013an aldaketa bat izan zen, urte hartan nire lehen alaba June jaio zelako eta 2015ean, bigarrena, Laia. Nire emazte Nagorerekin batera, nire bizitzaren ilusio handienak dira. Nire hiru maiteak. Hau dela eta, nire zaletasunak apur bat bazterturik ditut. Oso kotxe-zalea naiz, eta musika eta pintura ere asko gustatzen zaizkit. Ez dakit musika jotzen, baina artelan txiki batzuk egitea lortu dut. Brikolajea ere asko gustatzen zait. Eta naturaz edo hondartzaz gozatzea paseo lasai batekin. 

 

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00