CEBANC-en proiektu europar berri baten murgildu gara, Growmat Proiektua, bertan turismo eskuragarriaren merkatua bultzatzea nahi da. Proiektu honetan Eslovenia, Ingalaterra, Finlandia eta Greziako zentroekin arituko gara lanean.
Urtarrilak 17tik gabiltza lanean eta lehenengo meetinga hasi dugu jadanik. Planteatu ditugun helburu nagusiak hurrengo hauek izan dira:
-Ekintzailetzan eta eskuragarritasunaren garrantziaz kontzientziatzeko ikastaroak sortzea.
-Turismo eskuragarriaren kalitatea hobetzea.
-Pertsona nagusiei zuzenduta, sasoitik kanpoko turismoaren merkatua zabaltzea.
-Kooperazio sareak sortzea hezkuntza, negozio, GKE eta enpresa sozialen artean.