;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Paloma Enriquez: Industriaren eta zerbitzuen eskutik goaz, profesionalak eta berrikuntza emanez

Paloma Enriquez-en aurkezpen laburra: ikasketak, ibilbide profesionala, bai CEBANCen eta baita beste enpresa batzuetan ere. 

Deustoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien lizentziatua, 1990ean. Nire ibilbide profesionala Arrasateko Roneo enpresan hasi nintzen; bertan bi urte eman nituen merkataritza eta banaketa sailean, bulego-altzariak sektorean. 1992an CEBANC-en irakasle bezala lanean hasteko aukera izan nuen, Administrazio eta Finantza eremuan eta postu honetan 2001 urtera arte egon nintzen, departamentu buruko beste eginkizun batzuekin batera. 2001ean Finantza-zuzendari ibili nintzen eta, 2002tik aurrera, Zuzendari Orokorra. 

Nola deskribatuko zenuke Cebanc, gaur egun.

CEBANC Donostian jaio zen, 1972an. 5.000 metro koadroko instalazioak ditu; besteak beste, gela balio anitzekoak, informatika gelak eta tailerrak. Formazio integratua ematen dugu, Hezkuntza Zikloak eta Enplegurako Formazioa, ondoko familia hauetan: Administrazioa eta Kudeaketa, Merkataritza eta Marketina, Informatika eta Komunikazioa, Osasuna, Ostalaritza eta Turismoa, Elikagaien Industria, Zerbitzu Soziokulturalak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak. Erreferentziazko zentroa gara gure inguruan, formazio arautuaren 30 talde ditugu eta 1.550 ikasle urtero.

Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Kontseiluordeko lerro estrategikoetan ari gara lanean; hala nola, Ethazi goi errendimenduko zikloak, Alternantzia Dualeko Formazioa, Ekintzailetza, Nazioartekotzea, Adimen Lehiakorraren Kudeaketaren Berrikuntza, eta abar.

Halaber, zerbitzu ugari eskaintzen ditugu: orientazioa, lan poltsa, Erasmus praktikaldiak, Urrats bat, eta abar. Lanaren Formazioari dagokionez, gure eskaintza langile (Hobetuz) zein langabetuei (Lanbide) zuzenduta dago; baita enpresendako neurrira eginiko formazioa, formazio espezializatua eta bizitza osoan zeharreko formazioa ere. 

Nola dago CEBANC txertatua bere inguru sozialean: zer nolako harremanak ditu Donostialdeko, Gipuzkoako beste enpresa, erakunde edota aginte sozialarekin?

Oso txertaturik dago bere inguru sozialean modu askotan: praktikaldiak, lan-poltsa, enpresen beharrak antzemateko zerbitzuak edota beste hainbat proiekturen bidez harremanetan gaude gizartearekin. Gure ezaugarrietako bat zentro irekia izatea da, eta kolaboratzaile sare zabala dugu, hala gure inguruan edo Euskal Herrian nola España eta Europa mailan. 

Nolakoa da Palomaren lanegun arrunt bat?

Egun guztiak desberdinak dira. Nire lana era askotakoa da eta harreman ugari ditut, bai zentro barruan bai kanpoan ere. Beharbada, gehien gustatzen zaidana ertain eta epe luzeko nire ikuspegia ematea da, zergatik eta zertarako egiten ditugun gauzak azaltzea. Daukadan beste helburuetako bat da Cebanc-en lanean ari diren pertsona guztien esfortzua balioan jartzea denek zerbait eman dezaten gaurko eta biharko CEBANC-en alde.

Nolako jarrera edo nortasuna behar da Cebanc moduko enpresa bat gidatzeko?

Beharrezkoa da etengabeko aldaketei egokitzeko gaitasuna izatea. Eskarmentuak ematen digu gaitasun hori, eta ilusioa eta egiten duzunarekiko maitasuna ere garrantzitsuak dira oso, nola ez.  Hezkuntzan ari garenok, bestalde, uste dut sentsibilitate berezia dugula, pertsonendako ari baikara lanean, euren bizitzako erabaki garrantzitsuak hartzen laguntzen diegu eta gugan jartzen dute konfiantza. 

Zer nolako bilakaera izan du Lanbide Heziketak azken urteotan?, norantz doa?

Berritzen doa etengabe, erronka handi eta zirraragarriei eutsiz, gizarteak hala eskatzen baitigu. Enpresek ondo prestatutako profesionalak eskatzen dizkigute, gaitasun eta konpetentzia zabalak dituztenak (konpromisoa, talde-lana, autonomia, sormena, ebazteko gaitasuna). Hau da erronkarik handiena, eta honetan ezin dugu hutsik egin. Lanbide Heziketan aritzen dugun guztiok erantzukizun hau sentitzen dugu. Industriaren eta zerbitzuen eskutik goaz, profesionalak ematen eta proiektu berritzaileetan lanean.

Zeintzuk dira enpresek gehien eskatzen dituzten profilak, bai titulazio bai konpetentzia aldetik?

Krisialdi ekonomiko larrian hainbat urtez murgilduta egon ondoren, lan eskaintzei dagokienez, hobeto gaude. Profil profesional mota asko eskatzen dira, familia guztietan: beharbada, zerbait gehiago Ostalaritza eta Turismo, Informatika, Administrazioa eta, nola ez, Merkataritza.

Osasuntsu dabil Lanbide Heziketa Euskal Herrian?

Gure LH-a erreferentea da, hala estatuan nola nazioartean. Zorionez, Lanbide Heziketako Kontseiluorde on bat daukagu eta Tknika zentroaren lana ere azpimarratzekoa da. Entitate hauei esker, zentrook kalitatezko Lanbide Heziketa eskaini ahal dugu, berritzaile, dinamiko eta enpresen gertukoa. 

Egin dezagun irudimenezko ariketa bat: nolakoa izango da Cebanc, zure ustez, bost edo hamar urte barru?

Berrikuntza, Kalitatea, Metodologia, Nazioartekotze eta Ekintzailetza esparruetan egiten ari garen lanaren ondorioz, uste dut zentro erreferentea izaten jarraituko dugula eta, hori bai, ikasle eta formazio ordu gehiagorekin. 

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00