Cebanc-en enpleguaren sustapena bilatzen dugu hezkuntzaren laguntzaz, horretarako lankidetza hitzarmenak jarri ditugu abian hainbat enpresa eta erakundeekin batera. Modu honetan, eremu desberdinetan hezitutako langabetuen lan txertatzea lortuko dugu.
Alde batetik, bi ikastaro emango ditugu kontratazio konpromisoa dutenak Eroskiren partetik, honek esan nahi du Kooperatibak bi ikastaroetan izena eman duten ikasle guztien erdia kontratatuko dituela dendari laguntzaile (kutxa, birjartzaile), okindegiko saltzaile eta horrelako lanpostuetan aritzeko.
Bi ikastaro hauek Lanbidek guztiz ordaintzen ditu eta hurrengo hauek dira:
-Profesionaltasun ziurtagiria Merkataritzako Jarduera Lagungarrietan (hasiera 2016ko abenduak 12)
-Profesionaltasun ziurtagiria Okintza eta Opilgintzan (hasiera 2016ko abenduak 12)
Beste aldetik, Ostatuetan Solairuetako Oinarrizko lanak egiteko ikastaroa emango dugu eskualdeko enplegu plan batekin elkarlanean, kasu honetan Buruntzaldea- Beterri Mankomunitatearekin (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil). Honen bitartez, hamar kontratu burutuko dira empresa desberdinetan lanaldi osoan. Parte-hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da langabezian eta aipatutako herri horietako batean erroldatua egotea.
Ikastaroa Lanbidek guztiz ordaintzen du eta azaroaren 30ean hasiko da.
Ziurtagiria lortzen dutenek hoteletan eta beste ostatu turistiko batzuetan, mantentze-lanetan, garbiketa eta logelen prestaketan, garbiketan, lisaketa eta arropa konpontzen, bezeroei arreta eskaintzen, gelazaina gisa eta horrelako lanpostuetan aritu ahal izango dira.