;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

IntGen proiektuko parte-hartzaileek emaitzak partekatu ditugu ekintzailetzari buruzko mintegian

Belaunaldi arteko Ekintzailetzaren Nazioarteko Mintegian- Europako IntGen proiektuaren barruan kokatua (2014-17)- herrialde desberdinetako 50 pertsona inguruk emaitzak eta praktika onak partekatu genituen, izan ere, arrakasta handiarekin itxi genuen mintegia. Topaketa Tknika-n gauzatu zen, Errenterian.

Mintegian parte hartu zuten pertsonak hurrengo hauek izan ziren; Mª José Irastorza, Cebanc-eko ordezkaria; Tknika-ko Iñaki Mujika, Bittor Arias, Inge Gorostiaga eta Leire Zubero; Lucila Gómez de Baeza eta Ángel López, Secot senior boluntarioen elkartetik; Estefanía Rodríguez Nortlan-etik eta Marijo Montero Errotu-tik; Jacques Van Egten, CESES seniorren elkarte europarraren lehendakaria; Peter Hodgson, EFVET-eko lehendakari ohia; Panagiotis G. Anastassopoulos eta Charitina Maria Skoulidi, P-Consulting-etik; Anji Henserson, Small Business Focus-etik; Ana Timonen, Haaga - Helia-tik; eta Patxi Sasigain, Adegi-ko lehiakortasun eta berrikuntzako zuzendaria.

IntGen proiektuak Erasmun+ hezkuntza programaren barnean kokatzen da eta honen helburua da seniorren eta gazteen artean esperientzia eta kultura transferentzia erraztea, herrialde garapenerako, gazteen enpleguaren sustapenerako eta gizarte kohesiorako baliabide modura, giza garapenaren motorra izateko asmoz.

Hiru urteko proiektu bat da 2014ko irailean hasi zena eta unibertsitate desberdinekin, goi mailako hezkuntza zentroekin, nagusientzako hezkuntza eta enpresekin batera aurrea eramaten ari da, baita ere negozio sare eta hirugarren sektoreko elkarteekin batera, SECOT modukoa. Helburu nagusia 30 urte baino gutxiago dituzten gazteen langabeziari ekitea izango da (ekintzailetza aintzat hartuta autoenpleguaren aukera moduan) eta baita ere langabezia 45 urte baino nagusiagoak diren pertsonen artean, beraien lanpostua galdu dutelako edo gaitasun berriak ikasteko beharra dutenak. Zentzu honetan, senior boluntarioak aholkulari moduan aritzen dira belaunaldien arteko erlazioen prozesuan, hau egokia da enplegutasuna hobetzeko talde onuradunaren artean eta zahartze aktiboa sustatzeko programan parte hartzen duten aholkularien artean. Europako Senior Konfederazioak, CESES-ek, 15 herrialde, 20 erakunde eta 35.000 boluntario senior batzen ditu.

Beste alde batetik, Cebanc-ek beste hiru proiektu europar berri hauetan parte hartuko du: ‘Growing the market in accesible tourism’, sustatzaile izango dena; ‘TECHSenior’ eta ‘Mainstreaming Studentt Entrepreneurship’, bi hauetan kide moduan.

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00