Hurrengo urriak 5ean, "Belaunaldi arteko Ekintzailetzaren Nazioarteko Mintegia" antolatu dugu Tknika zentroan (Lanbide Heziketan Ikerketa eta Aplikatutako Berrikuntza Zentroa).
Mintegi honekin ezagutzara eman nahi dira Europako IntGen Proiektuaren emaitzak eta partekatzea Praktika Egokiak eta belaunaldi artean kolaborazioa politika eta gizarte ekintzak sustatzeko beharra, seniorren eta gazteen arteko esperientzia eta kultura transferentzia errazteko, herrialde garapenerako, gazteen enpleguaren sustapenerako eta gizarte kohesiorako baliabide modura, giza garapenaren motorra izateko asmoz.
IntGen proiektuak barne hartzen ditu Espainiako, Erresuma Batuko, Greziako eta Finlandiako kideak, hezkuntzan eta enpresa sektore ezberdinetan jardunean ari direnak. Proiektuaren belaunaldi arteko izaera, enpresa arloan lanbide esperientzia duten seniorrek pertsona gazteengana helarazi dezaketen ezagutzaren transmisioan oinarritzen da.
Mintegira bertaratuko dira Europako herrialde ezberdinetako aditu eta gonbidatu ezberdinak, lankidetza horren onurak hala nola ekonomian eta hezkuntzan izandako inpaktua erakusteko asmoz.
Mintegira etortzea nahi duen edonor izena eman beharko du irailak 27 baino lehenago IntGen proiektuko web gunean.
Inskripzioaren inguruko informazio eta xehetasun gehiago behar baduzu, mesedez jarri harremanetan María José Irastorzarekin e-mail honetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Hemen aurkituko duzue ekitaldiko programa osoa.