Cebanc-ek Donostiako Sustapenak, Guztiona Klusterreko enpresa eta eta erakundeentzat antolatu duen nazioarteko misioan hartu du parte, honen gaia nekazaritzako elikagaien sektorea izan da. Misio honetan Parma-ra (Italia) bidaiatu dute, bertako sistema ekonomikoan elikaduraren sektorea sonatua da eta Italiako probintzia guztien artean babestutako jatorrizko izendapena (BJI) duten elikadura produktu gehien dituena da.
Misio honetan XVIII. Elikaduraren Nazioarteko Azoka bisitatzeko aukera izan dugu, hau "made in Italy" produktuentzako gertaerarik garrantzitsuena da eta nazio-mailan zein nazioarte mailan du eragina. Beste alde batetik, Parma Alimentare partzuergoa, nekazaritza-sektoreari buruz informazioa eta ezagutzak zabaltzea helburu duena, Merkataritza Ganbera, Parmako Unibertsitatea eta ALMA (Sukaldaritza Italiarreko Nazioarteko Eskola) sukaldaritza italiarreko heziketa eta prestakuntza zentro garrantzitsuena bisitatu dira. Enpresa desberdinak ere bisitatu dira, Parmigiano Reggiano gaztaren Partzuergoko gaztandegira eta Prosciutto di Parma ekoizten duen ekoizpen-etxe batera.
Esperientzia interesgarria izan da, eta bertatik nazioarteko nekazaritzako elikagaien sektoreari buruzko informazioa jasotzea lortu dugu.