;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

IntGen-eko Life Online proiektua eta ekintzaileen aholkularitza aurrera doaz

Aste honetan Life Online e-learningeko proiektuaren teknikari batzuk gerturatu dira Cebanc-era. Proiektu hau Erasmus + programak finantzatzen du eta Erresuma Batuko lanbide heziketako Bridwater College-ek koordinatzen du; bertan parte hartzen dugu Euskal Herriko bi zentrok eta Finlandia, Eslovenia eta Erresuma Batuko beste zentro batzuek.

Life Online proiektuaren helburua gazteen ekintzailetza eta lanbide eskurapenerako konpetentziak hobetzea da, online ikasketa plataforma baten bidez. Life Online bidez bost arlotan banaturiko oinarrizko konpetentziak landuko dira: ekintzailetza, komunikazioa, talde lana, lan bilaketa eta ikasiz ikasten.

Cebanc-etik aparte, Bizkaiako Txorierri Politeknika Ikastegiak, Erresuma Batuko Brigwater Collegek (proiektuko koordinatzailea), Finlandiako Helsinki Business Collegek eta Haaga-Helia University of Applied Sciences-ek, Esloveniako  Srednja sola za gostinstvo in turizem Mariborrek eta Zavod za turizem Maribor Pohorjek, Herbeheretako EfVET-ek eta Erresuma Batuko Somerset Chamber of Commerce-ek parte hartzen dute ekimen honetan.    

Life Online beste proiektu handiago baten barruan kokatzen da, IntGen proiektuan, hain zuzen ere. Ekimen honek hiru urteko iraupena du eta duen helburua da aholkulariak prestatzea eta ekintzaileei aholkularitza eskaintzea, sei hilabeteko programa baten bidez. Proiektu honek lanbide heziketako goi mailako zentroak, unibertsitateak, helduentzako heziketa zentroak eta senior elkarteak batzen ditu, Cebanc-etik aparte Erresuma Batukoak, Finlandiakoak, Greziakoak eta Belgikakoak izanik.

Estefanía Rodríguez eta Elena Ortés ekintzaileak.

Ekintzaileentzako Aholkularitza

Ekintzaileen Aholkularitza programa apirilean hasi zen eta 24 eta 61 urte bitarteko 20 ekintzaile ari dira parte hartzen, 15 mikroenpresa-ideia garatuz. Gehiengoa langabetuak dira, hezkuntza maila desberdinekin, batxilergotik lizentziatuetaraino helduz. Garatzen ari diren ideiak era askotarikoak dira: batzuk ostalaritza eta elikadura industriarekin erlazionatutakoak (catering, vending makinak, janari eta gozogintzako establezimenduak, elikadura 24h-tan, garagardo artisaua eta abar), etxeko arreta sozio-sanitarioa, berrikuntza integralak, txakurren heziketa, belar-denda, ordenagailu jasangarriak eta seguru-artekaritza etikoa, besteak beste.

José Collera eta Ángel López Secot elkarteko bi boluntario dira, eta beraien zeregina ekintzaileei beraien negozio plana garatzeko aholkularitza ematea da. Beraien iritzian, ideia bat arrakastatsua izateko produktuan arreta jarri beharrean, bezeroan jarri behar da. Honetaz gain, inguru aldakorretara egokitzeko ahalmena izatea beharrezkoa da. Aldi berean, sektore desberdinetan duten berrogei urteko esperientziaz baliatuz, baieztatzen dute gizarte batentzat aktibo garrantzitsuena pertsona ekintzaileak direla.

     

Ángel López eta José Collera, Secot elkarteko boluntarioak.

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00