Maiatzak 6a arte, Askora Solidaria eta Zaporeak proiektuarekin elkarlanean arituko gara errefuxiatuentzat elikagaiak jasotzeko kanpaina honetan.
Zaporeak proiektuak duen helburua Greziako Chios uhartean dauden errefuxiatuak elikatzea da. Egunero, boluntario taldeak 1.000 otordu banatzen dituzte, askotan beraien eguneko bakarra dena.
Cebanc-etik eta Askora Solidariarekin batera pertsona horiei laguntza eskaini nahi diegu. Horretarako zuen laguntza eskatzen dugu, nahi duenak oinarrizko elikagai hauek eman ditzake:
- Umeentzako elikagaiek (potekoak, esne-hautsa biberoientzat…)
- Lekaleak (dilistak eta babarrun gorriak)
Ezin dugu mundua salbatu baina bai, guztion artean, itxaropen eta elikagaiak emanez lagundu.