Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 2012-13 ikasturte promozioko txertatze laboraleko emaitzak argitaratu berri ditu eta, esan beharra dago, Cebanc-eko txertatze tasak EAEko bataz bestekoaren gainetik dagoela; kasu askotan, ziklo batzuetan %100era helduz. Hiru goi mailako zikloetan, Nazioarteko Merkataritza, Merkataritza Kudeaketa eta Marketing, eta Sare Informatikoko Sistemen Administrazio zikloetan, hain zuzen, 100%ko txertatze laboraleko tasa dago, EAEko zentroetako bataz bestekoak, %47,5, 71,2 eta 59,3koak diren bitartean.
Administrazio eta Finantzak zikloan enplegu tasa %87,5koa da, bataz bestekoa %68,5koa denean. Dietetikan, berriz, %57,1koa da, baina beste %36,6ko batek oraindik jarraitzen du zerbait ikasten.
Erdi mailako graduetan, bestalde, emaitzak ez dira hain esanguratsuak, ikasle gehienek oraindik ikasten jarraitzen dute-eta.
Gogobetetasun maila altua
Bestalde, Lanbideren inkestak ikasleen gogobetetasuna zentroarekiko ere neurtzen du. Ikasketa eta Irakasleria atalean, 8koa nota altuena izanik, hauexek dira emaitzak:
- Irakasleen gaitasun pedagogikoa: 6,9 (bataz bestekoa, 6,5koa)
- Irakasleen ezagutzak: 7,1 (bataz bestekoa, 6,8koa)
- Irakasleen gertutasuna, tutoretza: 6,9 (bataz bestekoa, 6,8koa)
- Ikasketa teorikoa: 6,6 (bataz bestekoa, 6,6koa)
- Ikasketa praktikoa: 7,1 (bataz bestekoa, 6,5koa)
- Lantokiko egokitzapena eta lan eskakizunak: 6,7 (bataz bestekoa, 6,6koa)
Zerbitzu eta instalazioek (sarbideak, gelak, laborategiak, ekipamenduak, informatika eta abar) ere puntuazio onak lortu dituzte, 6,4 eta 6,8 artean. Biblioteka eta kafetegiaren kasuan, apur bat baxuagoak dira.