;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

ETHAZI Metodologia berritzailea- Errendimendu altuko zikloak-

Errendimendu altuko zikloetako ETHAZI izeneko metedologia berria martxan jarri da Cebanc-n, hain zuzen ere, Nazioarteko Merkataritzako Goi Mailako zikloan.

ETHAZI erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologia berri bat da, bertan ikasle bakoitza konpetentzia teknikoak lortzeaz gain beste zeharkako konpetentzia batzuk ere lortzen ditu; beti ere ikaslearen lanbide etorkizunarekin zer ikusia dutenak (talde lana, komunikazioa, parte hartzea, ekimena, erantzukizuna…).

Metodologia honen ezaugarri garrantzitsuena talde lanaren bidez erronkak lortzea da.  Taldearen indarra aprobetxatuz, ikasleek beraien helburuak eta taldearenak lortu behar dituzte.  Ahalmen indibidualak taldearen eskura jartzen dira helburuak lortzeko nahiarekin, ikastea garrantzitsuena dela ahastu gabe.

Errendimendu altuko zikloak

Errendimendu altuko zikloak partehartzaile bakoitzaren talentu pertsonal eta soziala lantzen duten esperientzia dira.

Zeharkako konpetentziak edo konpetentzia estrategikoak erreferentzia moduan erabiltzen direnak dira eta metologia eta erraminta multzo batekin lantzen dira, hauekin ikasleari bere ikaskuntza prozesuan protagonismoa ematen zaio. Gainera, ikasgelaren kudeaketa, arketektura, ordutegiak etab. lantzen dira; egoeraren aldaketa bat errazteko modua izanik.

Zer da ETHAZI?

https://www.youtube.com/watch?v=YWbspYR5f1E

ETHAZI irakasleen testigantzak:

https://www.youtube.com/watch?v=J4fol0h9J-k

Tknika ETHAZI youtube kanala:

https://www.youtube.com/watch?v=5TLw6iX8ZBg&list=PLOYSs5_FlYNvDNLKc2yY_eyk_TXATSduo

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00