;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Big Data eta Serious Games kurtsoak Donostian

Cebanc formazio zentroak Biga Data eta Serious Games kurtsoak abiaraziko ditu Donostian. Hauek biak lan-merkatuan eskaera handia duten bi diziplinak dira. Kurtsoak apirilean hasiko dira eta martxoaren 14an aurkezpen hitzaldi bana izango dira diziplina hauek interesatuei helarazteko.

Europan 50.000 milioi eurotan baloratutako Big Data merkatua dago eta 6 milioi langiletik gora beharko dira datozen urteotan. Datuok modu adimentsuan erabiliko dituzten enpresak %8ko igoko dute euren produktibitatea. Datu hauek Jordi Griful Quantion enpresa teknologikoko kideak eman ditu.

Biga Data, halaber, Bartzelonako Mobile World Congress-eko gairik nagusietako bat izan zen. Michel Nova, Pathway Genomics enpresako CEOa, Digital Health&Wellness Summit jardunaldiako bere hitzaldian Big Data eta Adimen Artifiziala erabiliz osasunaren pertsonalizazioaz mintzo zen. “2020an, mundu mailan osasunari buruzko datuak bikoiztu egingo dira hiru egunetik behin eta, medikuntza benetan pertsonalizatzea nahi bada, datu hauek aholku zehatz eta prozesagarriak bilakatu behar dira, bai paziente bai medikuntzako profesionalentzat”, esan zuen.

Big Data aditua IKTen profesionala da, zeina datu bolumen handiak kudeatzen diren proiektu eta azpiegiturak gidatzen dituen. Profil hauek eskaera handia dute analitika prediktiboekin lan egiten dituzten enpresa berritzaileetan.

CEBANCek antolaturiko kurtsoak 120 ordu iraungo ditu, apirilaren 8tik ekainaren 25era, eta ostiral eta larunbatetan emango da, 16:00etatik 21:00etara, eta 8:30etatik 13:30etara, hurrenez hurren. Kurtsoak atal hauek izango ditu: Big Datareko sarrera, Big Daterako Datu Baseak, Datu–Prozesaketa eta Bilketa, Datuen Analisi eta Bisualizazioa eta Big Dataren erabilerak.

Big Data kurtsoaren egitarau osoa.

Serious Games kurtsoa

Serious Games edo joko formatiboak, gero eta erabiliagoak dira hezkuntza, osasuna, hiri-planifikazioa ingeniaritza, enpresa-estrategia edo politika. Ez dago definizio bakar bat “joko serio” kontzeptuarena, nahiz eta ulertzen den formazioa, publizitatea, simulazioa edota hezkuntzan erabiltzen direnei buruz ari garela. Beste definizio batzuetan joko eta teknologietako kontzeptuak sartzen dira barne, baita aisialdiarekin zerikusirik ez duten aplikazioekin ere. Joko serioetan hasi dira sartzen bideo-jokoen hardwarea, osasuna eta egoera fisikoa hobetzeko erabiltzen direna bideo-jokoak, kasu.

Serious Games garapena HMTL5 eta JavaScript-en kurtsoak 100 ordu iraungo ditu; astelehen, astearte eta asteazkenetan, 17:30etatik 21.30etara, apirilaren 18tik ekainaren 13ra. Ondoko atal hauek izango ditu: aplikazio eremua, jokoaren mekanika, erreprodukzioa, garapena, testeoa eta feedback-a eta banaketa.

Serious Games kurtsoaren egitarau osoa.

Martxoaren 14an, arratsaldez, aurkezpen bana izango da Cebanc-eko Donostiako instalazioetan, 17:30etan Serious Gamerena eta 19:00etan Big Datarena.  

Big Data kurtsoaren aurkezpenarako lekua gorde. 

Serious Games kurtsoaren aurkezpenerako lekua gorde.

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00