Multiplataformen Aplikazioen Garapenerako zikloko lehen urteko bi ikaslek, Oscar Rubiok eta Ion Zubizarretak, rally eta autoen karretan denborak kontrolatzeko web interfaze baten garapenean aritu dira, Don Bosco lanbide heziketa zentroko Elektronikako zikloko ikasleekin eta Real Automóvil Club-ekin batera. Luis Pérez irakaslearen laguntzaz era baliatu dira.
Pasa den Otsailak 20an, auto klasiko eta preklasikoen Don Bosco VI. Zeharbidea burutu zen, bertan garatutako sistema proban jartzeko aukera izan zuten. Sistemaren aurkezpen bat egiteko aukera ere izan zuten Okendo aretoan, pasa den otsailak 26an.
Cebanc-etik eskerrak eman nahi diegu Luis Pérez, Edurne Korta eta Joaquina Castro irakasleei emandako laguntzagatik eta ekitaldietara gerturatzeagatik.