;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Urdaiazpikoa mozteko ikastaro profesionala

Beste urte batez Urdaiazpikoa mozteko ikastaro profesionalaren beste edizio bat antolatu dugu, Jaeneko Nazioarteko Eskolaren eskutik, urdaiazpikoaren munduan eredu den erakundea.  Ikastaro hau ostalaritzan edota urdaitegian haritzen diren edozeinentzat zuzenduta dago, eta baita ere produktu honengan grina sentitzen duten edonorentzat. Helburu nagusietariko bat errentagarritasun lortzea da, izan ere, labanaz moztutako urdaiazpikoa hori saltzeko modu errentagarriena delako. Beste helburu bat, estetika da; ikasleak urdaiazpikoa estetika ezin hobe batekin mantentzea ikasiko du. Azkenik, gozamena daukagu, zerbait benetan ondo egiteko beharrezkoa delako horretaz gozatzea.

Lortutako titulazioa eredu bat bilakatu da eta pertsonala aukeratzeko adierazgarri gero eta garrantzitsuago bat moduan hartzen da. Gainera, ikasleak lan poltsa esklusibo bat izango dute beraien eskuetan, bertan ebakitzaile moduan lan egin ahal izateko eskaintzak aurkituko dituzte bai Espainia mailan eta baita atzerrian. 

Alde TEORIKOA
-Urdaiazpikoen sailkapena
-Zer eskaintzen digu sor-marka bakoitzak?
-Nola aukeratu urdaiazpiko on bat?
-Mozketa berdindua eta bera egiteko tresnak.

Alde PRAKTIKOA
-Urdaiazpikoa mozteko posizioa
-Mazoaren mozketa berdindua
-Mazkalaren mozketa angeluan
-Perone hezurraren apurketa
-Urdaiazpikoaren aurkezpenak: artistikoa, mosaiko eta terraza

Matrikularekin batera (195€) ondoko material hau sartzen da:
-“Conoce el Jamón y su Corte” Jesús Serranoren liburua
-Kurtsoaren agiria
-EICJ-aren urdaiazpiko moztzaile profesionalaren txartel pertsonalizatua
-Erantzukizun Zibil-aren asegurua
-Amantal brodatua
-EICJ-aren online komunitatearen sarbidea (Lan Poltsa, tutoretzak, deskontuak)
-Urdaiazpiko xerrak hutsean ontziratuak

Izena emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero idatzi ezazu mezu bat helbide honetara ‪Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Edo deitu telefono zenbaki honetara 953 96 14 14

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00