;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

VII. Eusko Label txapelketa

Pasa den asteartean, otsailak 23an, Galdakaoko ostalaritza eskolan izan zen Ostalaritza Eskolen arteko VII. Eusko Label txapelketan parte hartu genuen. Aurten, HAZI fundazioak bultzatutako proba honek, ikasleen deialdi bat egin zuen non egin beharreko plateretan Eusko Label ziurtagiria duten bi produktu erabili behar zituzten, Arabako patata eta txahal zankarroia, hain zuzen ere.

Gure ikaslea den Jon Oyarbude Díez izan zen Cebanc-eko ordezkari eta  “Oxsoup de zancarrón” izeneko platera aurkeztu zuen.

Lehiaketako irabazlea Leioako ostalaritza eskolako ikasle den Mohamed El Ftouh izan zen, “Labelburger y patata en textura” izeneko platerarekin. Bigarren postua Alejandro Serranorentzat izan zen, Artxandako ostalaritza eskolako ikaslea, eta hirugarren postua Jon Ander Carlos Zumelzurentzat izan zen, Gamarrako ostalaritza eskolatik.

Epaimahaiko balorazioa alde batetik zati tekniko batekin osatzen da, nota osoaren %30a suposatzen duena, bertan plateraren prestaketarekin zer ikusia duten aspektuak hartzen dira kontutan, hau da, higienea, antolakuntza, trebetasuna eta garbitasuna. Beste alde batetik, aurkezpena, zaporea, sormena, tenperatura eta erabilitako osagaien arteko armonia baloratzen dira, honek nota osoaren %70 suposatzen du.

Epaimahaiko kideak Zuriñe García eta Roberto Duran (Andra Mari Jatetxea), Manu Jugo (Topa Jatetxea), Patxi Aldasoro (Harakai) eta Alfonso Sáenz de Cámara (Udapa) izan ziren.


NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00