Hezkuntza bitartekotza doako zerbitzuarekin hezkuntzari loturiko ekintzei buruzko informazioa eskainiko dugu. Beste alde batetik, aholkularitza eta orientazioa eskainiko dugu interesaturik dagoen pertsonari bere nahietan eta aukeretan oinarriturik eta aurrera eramaten ditugu ikasteko beharra pizten duten ekintzak.
Hezkuntza bitartekotza zerbitzu honen helburua euskaldun gizarteari hezkuntza eta ikaskuntza hurbiltzea da, arreta jartzen egoera txarrean eta hezkuntzatik urrun aurkitzen diren pertsonetan.
Zerbitzu hau erabilgarria egongo da telefonoz 9:30etatik 18:00etara, edo aurrez eskatutako hizketaldi pertsonalizatuen bidez.
Esan dugun moduan, hizketaldi pertsonalizatu hauetan lehentasuna izango dute egoera txarrean eta hezkuntzatik urrun aurkitzen diren pertsonak, honela kalifikazio baxuko biztanleria gutxienez %60a izatea bilatuko da. Aholkularitza fase honetan prozesu pertsonalizatu bat jarraitzen da non helburu pertsonalak zehazten dira, beharrak identifikatzen dira, konpetentzien analisi bat egiten da, hezkuntzari buruz orientatzen da eta azkenik ebaluatu, kontrolatu eta jarraipen bat egiten da.
Laburbilduz, hezkuntza bitartekotza zerbitzuaren funtzioak hurrengo hauek dira:
- Informatu eta aholkuak eman behar duten pertsonei beraien interesak eta beharrak kontutan hartuz.
- Hezkuntza eskaintza eta eskaria erregistratu.
- Arreta indibiduala eta espezializatua zerbitzuaren erabiltzaileei.
- Aholkatutako pertsonei informatu, lagundu eta motibatu.