Joan den urtarrilaren 25ean Belaunaldiz Belaunaldiko Ekintzailetasunaren Eguna izan genuen Cebanc-en. Jardunaldi hau INTGEN Intergenerational Mentoring for Entrepreneurs”/ “Mentorizaje intergeneracional para emprendedores” 2014-17 proiektu europarraren barruan kokatzen da, proiektu honen kide Finlandia, Belgika, Erresuma Batua, Grezia eta Espainia (Donostia) izanik.
Jardunaldian zehar "Ideia Onak" lehiaketa burutu genuen, bertan gazteek parte hartu zuten eta ikasle, irakasle, gonbidatutako enpresak eta Secot elkarteko jubilatuak (enpresa aholkularitzako boluntario seniorrak) izan ziren epaile. Hurrengo talde hauek izan dira sarituak:
1. saria: BuffyourPC proiektua
Sistema Mikroinformatikoen Teknikariko 2. mailako ikasleak
Taldeko kideak: Aritz Bello, Ainhoa Elu, Iker Urrutikoetxea, Misrain Valencia eta Unai Vegas.
Helburua: Webgune sortzea non ordenagailuen atalen prezioak alderatzen diren.
2. saria: Ver-Oir-y-Comer proiektua
Goi mailako teknikari sukaldaritza zuzendaritzan 2. mailako ikasleak
Taldeko kideak: Ion Oiarbide, Ohian Pikabea eta Antonio Prieto.
Helburua: Madrilen etxebizitza bat erosi eta jatetxe-etxebizitza moduan erabili. Ateratako diru sarrera etxearen hipoteka ordaintzeko erabiliko dira.
3. saria (2 proiektu boto kopuru berdinarekin): Food Truk proiektua
Goi mailako teknikari sukaldaritza zuzendaritzan 2. mailako ikasleak
Taldeko kideak: Oihane Herrero, Natalia Peláez eta Xiamara Murillo.
Helburua: Pertsona zeliakoentzat gluten gabeko postreen sorrera.
3. saria (2 proiektu boto kopuru berdinarekin): Villa Almudena Proiektua.
Goi mailako teknikari Ostatu Turistikoetan 2. mailako ikasleak.
Taldeko kideak: Erik Heykoop eta Ibai Iratzoki
Helburuaa: Villa Almudena birgaitzea, bertan hotel esklusibo bat sortzeko erosteko ahalmen handia duten pertsonentzat.
Gonbidatu moduan Aurora eta Rosa Albistur ahizpak izan genituen, jatorri euskaldunak dituztenak baino Cuban jaiotakoak 1935 eta 1936. urteetan, urrenez urren. Bi ahizpek eman zuten hitzaldian ekonomikoki eta sozialki ematen diren aldaketen aurrean egokitzen jakin behar dela azpimarratu zuten.