Datorren urtarrilak 25ean Belaunaldiz Belaunaldiko Ekintzailetasunaren Eguna ospatuko dugu Cebanc-en. Jardunaldi hau INTGEN Intergenerational Mentoring for Entrepreneurs”/ “Mentorizaje intergeneracional para emprendedores” 2014-17 proiektu europarraren barruan kokatzen da, proiektu honen kide Finlandia, Belgika, Erresuma Batua, Grezia eta Espainia (Donostia) dira.
Jardunaldi honen helburua Profesionalen prestakuntzako ikasleek duten ideia bat etorkizuneko eta errentagarria den enpresa bat sortzeko grina piztea da,jakintzak, trebetasunak eta gaitasunak praktikara eramaten.
Honetarako ikasleak Ekintzailetasun ekimena eta Enpresa moduluan ideia berriak sortzen izan dira irakasle, enpresa eta pertsona nagusien lankidetzan. Pertsona nagusi hauek, enpresetan lan egin duten pertsonak izan dira eta, beraz, berain ezagupenak eta bizipenak partekatzea nahi dute gazteekin, hauen estimua bilatzeko eta aholkuak eman ahal izateko.
Jardunaldian zahar "Buenas Ideas" lehiaketa burutuko dugu, bertan gazteek parte hartuko dute eta ikasle, irakasle, gonbidatutako enpresak eta Secot elkarteko jubilatuak (enpresa aholkularitzako boluntario seniorrak) izango dira epaile, Guztira 600 pertsonek hartuko dute parte jardunaldian eta honi bukaera emateko lehiaketako sari banaketak egongo dira.
Gonbidatu moduan Aurora eta Rosa Albistur ahizpak izango ditugu, jatorri euskaldunak dituztenak baino Cuban jaiotakoak 1935 eta 1936. urteetan, urrenez urren. Bi ahizpek hitzaldi bat emango dute non adi egotearen beharraren eta ekonomikoki eta sozialki ematen diren aldaketen aurrean egokitzen jakitearen beharraren berri emango diete ikasleei.