2015eko Abenduaren 31an Hobetuz-Lanbideko eskaintzaren deialdia argitaratu zen, langile aktiboei zuzenduta batez ere.
Orain ekartzen dizuegun eskaintza oraingo deialdian aurkeztuko duguna da, beraz, behin-behinekoa eskaintza bat da. Erabakia jasotzen dugun momentuan behin betiko eskaintza argitaratuko dugu.
Ahala ere, aurkezten dizuegun ikastaroen aurrean duzuen interesa jakitea gustatuko litzaiguke. Horregatik, aldez aurretik izena eman ahal izango duzue aurrerago jartzen dugun esteka.
Hobetuz-eko ikastaro hauek hainbat eremu desberdinen inguruan burutuko dira, adibidez; sukaldaritza eta ostalaritza, kudeaketa, administrazioa, informatika, marketina … Ikastaro guztiak %100eko diru laguntza dute, Hobetuz-ek, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa, eskainita. Izena ematerako momentuan lehentasuna izango dute langile aktiboek, baina dauden plazen %20 eta %40 artean langabetuei gordeko zaizkie.
Ikusi ikastaro guztiak hemen.
Informazio gehiago nahi izanez gero jarri kontaktuan gurekin edo Hobetuz-ekin.