Aurten ere eskaintzen dugun etengabeko prestakuntza eta lanerako prestakuntzaren barruan soziosanitario arloko profesionaltasun ziurtagiriko moduluak eskainiko ditugu. Modulu hauek arreta soziosanitarioa mendeko pertsonei erakunde sozialetan profesionaltasun ziurtagiriaren (SSCS0208) barnekoak dira.
Eskainitako moduluak hurrengo hauek dira:
-MF1016: Eremu instituzionalean parte hartzeak antolatzeko laguntza. 2016ko urtarrilak 7tik maiatzak 12ra emango da, astearte eta ostegunetan.
-MF1019: Laguntza psikosoziala, erakundeetan harreman eta komunikazio arreta. 2016ko urtarrilak 8tik maiatzak 4ra emango da, astelehen, asteazken eta ostiraletan.
-MF1018: Erakundeetan arreta sozisanitarioan parte hartzea. 2016ko maiatzak 9tik ekainak 29ra emango da, astelehen, asteazken eta ostiraletan.
-MF1017: Erakundeetan arreta higieniko eta elikagarrian parte hartzea. 2016ko maiatzak 17tik uztailak 21era emango da, astearte eta ostegunetan.
Cebanc-ek ziurtagiriko modulu guztiak gainditu dituzten ikasleen enpresetako praktikak kudeatuko ditu.
Kontsultatu online formakuntza egiteko posibilitatea mezu bat bidaltzen helbide honetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
*Profesionaltasun ziurtagiri osoa 1850€.
*Ikastaroaren prezioa bueltatua izan ahalko da lanean ari diren pertsonentzat Tripartita Fundazioaren bidez.