Joan zen astean gure irakaslea den Maite Etxagia mugikortasun programa baten hartu zuen parte, bertan Estoniara bidaiatu zuen Tknikaren eskutik eta beste formakuntza zentro batzuetako irakasleekin batera. Mugikortasun honen helburua lanbide heziketan ekintzailetasun esperientziak ezagutzea izan da.
Egun hauetan Telliskivi hiri sortzailea bisitatu ahal izan dute, hau 250 enpresez sortuta dago eta bertan 1.500 pertsonek lan egiten dute 11 eraikinetan banatuta. Enpresa hauek komunitate bat moduan funtzionatzen dute non bata besteari laguntzen diote.
Parnuko lanbide heziketako zentroa ere bisitatu dute, PARNUMAA KUTSEHARIDUSKESKUS, bertan ekintzailetasun ekintzak formakuntzaren barnean araututa daude, eta gainera, ekintzailetasun programa ezberdinak garatzen dituzte eta Europako hainbat proiektuetan parte hartzen dute.
Beste alde batetik, Parnu eta Tallin-eko udal ordezkariekin eta Estoniako Europako gaien aholkulariarekin elkartzeko aukera izan zuten ekintzailetasun politikei buruz hitz egiteko.
Egin zuten beste bisita garrantzitsu bat Mektory enpresen berrikuntza zentrora izan zen, zentro hau ekintzailetasun teknologikoari dihardute.
Bukatzeko, Tallineko Unibertsitatera gerturatu ziren ekintzailetasun zuzendariarekin elkartzeko. Honek argitzen duen moduan, beraiek aurrera eramaten duten hezkuntza diseinuan ekintzaile trebetasunen garapena barne hartzen dira. Unibertsitatean bertan ere enpresen hazitegi bat dute unibertsitate kanpoko aholkulari beten ardurapean.
Hurrengo blogean mugikortasun programa honen egunerokoa ikusi ditzakezu: Blog Tallinnekingune