Interesatuok badaukazue aukera IT azterketak egiteko. Hau da Cebanc-ek hiritarrei orokorrean eskaintzen die zeharkako zerbitzua. Azterketa hauek egin ahal izateko ez da beharrezkoa zentroko ikaslea izatea, ezta inolako baldintza berezirik ere. Hala, urrian bi azterketa egingo dira, 19 eta 26 astelehenetan, 16:00etan. Azaroan, aldiz, beste hiru azterketa egongo dira 9, 23 eta 30ean arratsaldeko 16:00etan, hain zuzen ere.
Zer dira?
·Cebanc zentro aztertzailea 2002a geroztik.
·Teknologia berrietan azterketak dira.
·Tresna informatikoak eta internet erabiltzen pertsona batek dituen ezagutzak egiaztatzeko balio dute.
. Egiaztapen batzuk ezinbestekoak dira oposaketa publikoetan.
· 70 galdera test erara izaten dira. 53 asmatu behar dira.
Zeintzuk dira azterketak?
·Zerrenda luzea da ... Web erabilerraztasuna, (Access XP, 2000, 2003), Ofimatika, (Excel XP, 2000, 2003), FrontPage, Internet, Java, Mecanografía, Office, (OpenOffice Calc, Impress, Writer), Outlook, (Power Point XP, 2000, 2003, 2007), Project, Ubuntu, (Windows XP eta Vista), (Word XP, 2000, 2003).
Non eman izena?
·Cebanc-en azterketak astelehenetan izaten ohi dira, 16:00etan.
Zenbat balio du azterketa egiteak?
· Diru-laguntzak egoten direnez, doakoak dira.
Azterketa pasatuz gero, zer lortzen da?
· Azterketa gainditu izanaren agiria.
· Curriculumaren aberasgarria da eta oposaketak egin ahal izateko ere balio du.