Urriak 14an CEBANC-eko Jatetxearen irekiera izango da. Aurreko urtetan bezala, dastaketa menua eskainiko dizuegu Gipuzkoako Goi Mailako Ostalaritza Eskolako ikasleek diseinatua, elaboratua eta zerbitzatua.
Jatetxea asteazken, ostegun eta ostiraletan egongo da zabalik, eta urriak 14tik abenduak 18ra (abenduak 9 eta 10 izan ezik), urtarrilaren 13tik martxoaren 18ra (urtarrilak 20 izan ezik) eta apirilaren 6tik maiatzak 27ra, hain zuzen ere.
Menuak 17€-ko prezioa izango du (BEZ barne), bertan hasierakoa, arraina, haragia eta postrea daude barne, bakoitzak dituen aukeratatik bat aukeratu beharko da. Jatetxea zabalik dagoen asteko hiru egun horietan menua desberdina izango da.
Ikusi menua hemen.