San Sebastian Gastronomikoa bukatzear dago jadanik eta gure ikasleek egun hauetaz gozatzen ari dira. Dagoeneko 17. urtez, Sukaldaritza eta Sukaldaritza Zuzendaritzako zikloetako ikasleek eguneroko zerbitzua eskaintzen ari dira. Guztira, 75 neska-mutil lanean dabiltza Kongresuan; lehen mailakoak laguntzen ibili dira aipatutako jardueretan eta 2. mailakoek, aldiz, kongresista gisa jarduten dute.
Gaur eta bihar artean hainbat sukaldari ospetsuen jardunaldiak egongo dira, horien artean Jordi Cruz (Àbac jatetxea), Pedro Subijana (Akelarre), Ryan Clift (Tippling Club), Joan Roca (Celler de Can Roca), Justin Quek (Sky On 57), Dani García (Dani Gracía jatetxea), Francis Paniego (Portal Echaurren) eta Elena eta Juan Mari Arzak (Arzak) entzungo ditugu. Era berean, sari banaketak ere egongo dira; Pau Alborná Kazetaritza Gastronomikoan saria emango da eta Parrillan Lehiaketa Nazionalaren saria ere emango da.
Luzaroan jarraitzea espero dugu lankidetza hau, izan ere, jarduera hau oso garrantzitsua baita ikasleen formaziorako.