;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Ostalaritza Eskolako gure ikasleek zerbitzua emango dute San Sebastian Gastronomikoan beste urtebetez

Dagoeneko 17. urtez, Sukaldaritza eta Sukaldaritza Zuzendaritzako zikloetako ikasleek eguneroko zerbitzua eskeiniko dute XVII. San Sebastian Gastronomika Kongresuko dastatze-ekitaldi eta hitzaldietan, urriaren 4tik 7ra. Guztira, 75 neska-mutil lanean arituko dira Kongresuan; lehen mailakoak laguntzen ibiliko dira aipatutako jardueretan eta 2. mailakoek, aldiz, kongresista gisa jardungo dute.   

San Sebastian Gastronomika kongresuaren XVII. edizioa ospatuko da aurten, 2015ean, dagoeneko goi-mailako gastronomiaren munduko erreferentzia gisa finkatuta. Hutsik egin ezin den hitzordua da; urriaren 4tik 7ra ospatuko da da, eta Singapur eta Hong Kong izango dira aurten hiri gonbidatuak.  

El Diario Vasco eta Grup Gsr dira ekimenaren antolatzaileak, eta euskal sukaldaritzako erreferente nagusiek osatzen dute Batzorde Teknikoa: Hilario Arbelaitz, Karlos Arguiñano, Juan Mari Arzak, Martin Berasategui, Andoni Luis Aduriz eta Pedro Subijana sukaldariek eta kongresuko zuzendari Rosa Torrasek. 2015. urte honetan, euskal sukaldaritzako bi figura garrantzitsu gehitzen zaizkio Batzordeari:Eneko Atxa eta Josean Alija.

Eskerrak eman nahi dizkiogu antolatzaileei aukera honengatik, eta luzaroan jarraitzea espero dugu, jarduera hau oso garrantzitsua baita ikasleen formaziorako. 

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00