KELERek, KELER PINTXO WEEKaren IV. edizioa aurkeztu du, hau Ekainaren 5etik 14ra bitartean burutuko da Donostian. Gastronomia ekitaldi bati buruz ari gara, non pintxoak elementu nagusi dira bertako garagardoarekin batera.
Aurreko hiru edizio arrakastatsuen ondoren, KELER PINTXO WEEKa udako gastronomi gertakizun moduan finakatu da, Gros, Antiguo, Alde Zaharra eta Erdialdeko auzoetako 33 taberna adierazgarriekin. Hauek, lau pintxoz eta bi Keler garagardoz osaturiko menu bat eskainiko dute 10€tan.
Aurreko urteetan moduan, CEBANCeko Sukaldaritza eta Ostalaritzako 8 irakasle epaimahaian egongo dira Keler garagardoarekin hoberen elkartzen den pintxoa aukeratzeko.