Cebanc-Cdea-ko irakasleek Helsinkiko Haaga Helia Unibertsitatean astebeteko heziketa saioan parte hartuko dute, Cdea-k koordinatutako INTGEN europar berrikuntza proiektuaren barnean. Gertakizun hau 2015eko ekainak 1 eta 6 artean izango da eta Belgika, Erresuma Batua, Finlandia, Grezia eta Espnainiako 11 kidek hartuko dute parte.
Saio honen helburuak hauek izando dira:
-Denen artean "Belaunaldiz Belaunaldiko Ekintzailetzako LIVING LAB" bat sortzea, hau da, 11 nazioarteko kideen esku-hartzearekin parte hartzeko eta esperientziak elkar banatzeko tailer bat sortzea. Tailer honen helburua ekintzaile bihurtu nahi diren pertsonentzat, edo ekintzaile direnentzat, ezagutzeko, elkarri eragiteko eta belaunaldiz belaunaldiko ekintzaileen esperientziaz elkarren artean aprobetxatzeko aukera eskaintzea da.
-Aholkularitza prozesua eta belaunaldiz belaunaldiko coachinga bermatzeko tresnak garatzea.
ZER DA INTGEN
“Intergenerational Mentoring for Entrepreneurs”/ "Ekintzaileentzat Belaunaldiz belaunaldiko Aholkularitza", INTGEN proiektuak Aholkularien Formakuntzari buruzko ikastaro bat ematea du helburu moduan, eta honekin batera "Belaunaldiz belaunaldiko ekintzaileen aholkularitza" sei hilabeteetan garatuko dena.
INTGENek ekintzailetzaren espiritua bultzatu eta sustatzea nahi du belaunaldien artean, hauen trebetasunak garatzeko belaunaldiz belaunaldiko ekintzak erabiltzen dira. Ikasteko konpromiso honetan taldeen arteko interakzioa erabakigarria izango da.
Proiektu honek, aldi berean, online ikastaro bat sortuko du ekintzailetzan irakasle direnetzat eta beste bat ekintzaileentzat. Azken honekin pentsaera aldaketa bat bilatzen da, eta barrne hartuko du negozio plan baten eraketa eta enpresa baten sorrera.
NORI ZUZENTZEN DA INTGEN PROIEKTUA
-Langabetu gazteei (30 hurte bailo gutxiago ) eta 45 urtetik gorakoei
-Ekintzailetzan trebea den edo ekintzaile espiritua duen edonor
-Aldez aurretiko ezagupenak dituzten langabetuak
-Baztertze arriskuan dauden pertsona nagusiak
-Jubilatzeko gertu duden langileak
-Unibertsitateetako eta Lanbide Heziketako Prestakuntzako irakasleak
Beraz, INTGENek erantzuna eman nahi die 30 urte beherako langabeziari eta lana galdu duten edota beraien konpetentziak berriztea behar duten 45 urtetik gorako pertsonei.