Iazko arrakasta ikusita, aurten ere Urdaiazpikoa mozteko kurtso profesionalaren beste edizio bat antolatu dugu, Jaeneko Nazioarteko Eskolaren eskutik. Kurtsoa ekainaren 10ean izango da, 9etatik 14etara eta 16etatik 21etara, eta hurrengo egunean errepikatu egingo da ordutegi berarekin.
Alde TEORIKOA
• Urdaiazpikoen sailkapena
• Zer eskaintzen digu sor-marka bakoitzak?
• Nola aukeratu urdaiazpiko on bat?
• Mozketa berdindua eta bera egiteko tresnak.
Alde PRAKTIKOA
• Urdaiazpikoa mozteko posizioa
• Mazoaren mozketa berdindua
• Mazkalaren mozketa angeluan
• Perone hezurraren apurketa
• Urdaiazpikoaren aurkezpenak: artistikoa, mosaiko eta terraza
Matrikularekin batera (195€) ondoko material hau sartzen da:
• “Conoce el Jamón y su Corte” Jesús Serranoren liburua
• Kurtsoaren agiria
• EICJ-aren urdaiazpiko moztzaile profesionalaren txartel pertsonalizatua
• Erantzukizun Zibil-aren asegurua
• Amantal brodatua
• EICJ-aren online komunitatearen sarbidea (Lan Poltsa, tutoretzak, deskontuak)
• Urdaiazpiko xerrak hutsean ontziratuak