Jon Gómez, Xabier Indart, Xabier Mendikoa eta Markel Ramos Sukaldaritza Zuzendaritzako ikasleek pintxoak prestatu zituzten Finlandiako Jyväskylä College Lanbide Heziketako zentroko Ate Irekien saiorako, joan den maitzaren 4an. Bide batez, gazte hauek Donostiako 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren sustapena ere egin zuten. Esan gabe doa saioa arrakastatsua izan zela.
Lau ikasleak Goi mailako praktikak egiten ari dira martxotik ekainera arte Jyväskylä hirian; Alba Hotel, Sokos Hotel Jyväshovie, eta Figaro jatetxean, hain zuzen.