Alemaniako BBS Westerburg (Berufsbildende Schule) Profesionalen Prestakuntzako zentroko ikasleek Donostia eta Cebanc bisitatuko dituzte maiatzak 4tik 8ra. 18 eta 20 urte arteko 40 ikasle hauek 3 irakaslez lagundurik daude eta ekonomia eta teknologiaren arloan aritzen dira. Talde hau, autobusez dator Alemaniatik eta Igeldoko Camping-ean egingo dute lo. Astean zehar, beste ekintza batzuen artean, Donostia eta Bilboko Guggenheim Museoa bisitatuko dituzte, gastronomia ahaztu gabe, Astigarragako sagardotegi batean egongo dira eta CEBANC-en bazkaria ere izango dute.