;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

HEZI+, Gipuzkoako formazioaren tresna online parte-hartzaile berria

Hezi+ Ikaskuntza Sarea, Heziplus.eus Gipuzkoako prestakuntza ekintzak biltzen dituen onlineko plataforma parte-hartzaile berria da. Bertan maila guztietako ekintza formatiboak biltzen dira, izan unibertsitate gradu eta lanbide heziketa, izan edozein publikoarentzako zuzendutako kurtso edo tailer.

Une honetan 25 entitate laguntzaile ditu Hezik, CEBANC  barne, eta kopurua handituz joango da, herritarren ekarpenak jasotzen jarraitzen duen heinean. Jon Cortés, CEBANCeko formazio zuzendaria, izan zen tresna berria aurkeztu zuenetako bat.  

Atariak 5 atal ditu: osasuna eta ongizatea, kultura, gizareta, teknologia eta zientzia eta natura.  

Ekimen hau, Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuko “Gipuzkoa ikasten duen lurralde gisa” programarengatik finantzatuta dago, Bizitza Osoan Zeharreko ikaskuntza bultzatzen duelarik. Aldi berean, programa hau Eskualde Garapenerako Europako Funtsarengatik (EGEF) kofinantzatuta dago %50ean.

Proiektu parte hartzaile eta irekia

Ikaskuntzaren alorreko eragileek eta pertsonak/erabiltzaileak, horiek dira proiektu hau osatzen duten elementu nagusiak. Batzuen beharrak eta besteen eskaintzak, guztiak batera ikaskuntza eta jakintza partekatze sarea osatzen dute. Erabiltzaileek zuzeneko erlazioa dute, bitartekaririk gabekoa. Erabiltzaileak dira, euren ekarpenekin eta iruzkinekin ezagutzen partekatze sarea ehuntzen dutenak.

Parte hartzea sarituz

Parte hartzea berebizikoa da Hezi+ Ikaskuntza Sarean. Eta hau nabarmentzeko, apirilaren 9tik ekainaren 7ra, euren plusa gehitzen duten erabiltzaile guztiak zozketa batean sartuko dira. Zozketa honek erabiltzaileen konpromisoa eta parte hartzea sarituko ditu, horregatik, geroz eta parte hartze maila handiagoa izan, handiagoa izango da irabazle suertatzeko aukera. Aipatutako epean plus bat gehitzen duen orok, honako sari hauek eskura ditzake:

 

  • 3 Ipad Air 2 16Gb Wi-Fi
  • Internazionalizaziorako trebetasun sozio-laboralak lantzeko espezializazio ikastaroa edo baliokidea den beste espezializazio ikastaroa CEBANC-i esker
  • Euskara lantzeko udako autoikaskuntza ikastaroa Urumea Euskaltegia-k babestua
  • Adimen emozionaleko tailerra Ekin Kirola eta Bizitza Aktiboa-ren eskutik
  • Argazkigintza ikastaroa XXI Arte-k babestuta
  • Argazkigintza ikastaroa Gipuzkoako argazkilari elkarteari esker
  • Oinarrizko informatika lantzeko 3 ikastaro ¡Tú también puedes!-ek babestuta
  • Joskintzaren hastapenei buruzko ikastaroa Amansa Studio-k eskainia
  • Mater museoa bisitatzeko 10 sarrera Mater Museoa-k babestuta
  • Larrua lantzeko ikastaro trinkoa Con Un Punto Más-ek babestuta
  • Donostiako Santa Klara uhartera kayak-ean 2 pertsonentzako bidaia ALOKAYAK-i esker
  • Gipuzkoako parketxeak ezagutzeko liburuak eta gidak Gipuzkoako Parketxe Sarea-k babestuta
  • Euskara lantzeko ikastaroa Maizpide Euskaltegia-Barnetegia-k babestuta

 

Ikaskuntzaren sarea

Elkarlana guztiz beharrezkoa da hau bezalako proiektu bat aurrera eraman ahal izateko, kasu honetan ikaskuntza alorreko eragileena zehazki. Hori dela eta, proiektuaren hasieratik lan handia egin da kolaboratzaile sare sendo at ehuntzeko. Proiektua bera jende aurrean aurkeztu baino lehen, jada, 25 eragilek egin dute bat proiektuarekin. Guztiak gipuzkoarrei eta gipuzkoako gizarteari ezagutzak gehitzeko lan egiten duten eragileak dira, jarraian ikus dezakezuen moduan:

Alokayak, Aquarium, Cebanc, AEG Ikastetxea, Gipuzkoako Industri Ingenerien Elkargoa, Ekin Kirolak, Ikasfit, Tu también puedes, Urumea Euskaltegia, Mater museoa, Ivasfot, Escuela de Cine y Video, DYA Gipuzkoa, Hazi eta Hezi, XX1 arte, Con un punto más, Ttiklik,Gipuzkoako argazkilari elkartea, Musikhazi, Urtxintxa, Maizpide, EPA Lasarte, Amansa Studio, Ceneted eta Gipuzkoako Parketxe Sarea.

 

 

 

Argazkia: DV

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00