Adimen Lehiakorra proiektu barruan, martxoan hiru talde abiarazi dira: PAS Kuriositatea taldea, Eleven Taldea eta Irakasleen Kuriositatea taldea. Zaintza egiteko aukeratutako tresnak Feedly eta Diigo izan dira.
Proiektuaren helburak, berriz, honakoak:
- Berrikuntza prozesuan jasotako ideien kopurua handitzea zaintza tresnen bidez
- Adimen Lehiakorra eredua zentroan zabaltzea
- Zaintze ohiturak zabaltzea zentroari balioa emateko
Bestetik, irakasleei prestakuntza plan barruan, martxoan talde-lanari eta gatazken ebazpenari buruzko kurtsoak eman dira, Nerea Urkola eta Paco Casconen eskutik, hurrenez hurren.