CEBANC-ek aurrera eramandako etengabeko ikaskuntzako proiektuek hainbat arlo jorratuko dituzte; horra hor, "Etxea eta Gastronomia", "Ongizatea eta Bizikidetza", "Teknologia berriak informazioaren gizarte berrian", "Giza balioei, autoestimuari eta geure burua hobetzeari buruzko motibazio-ikastaroak" eta "Landa-turismoaren garapena". Arlo horiek guztiak Gipuzkoako hainbat herritan garatzen ari dira, eskualdeka.
Proiektu hauek 4.000 biztanletik beherako udalerrietan garatzen dira, zehazki, gizartearen eskakizunetara egokitzeko premia duten 25 urtetik gorako herritarrei eta Gizartean integratzeko edo informazioa eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonei.
Hurrengo eskualde hauetan aurrera eramango dira ikaskuntza-ekintza hauek:
• Goierri: Legorreta (03/12-05/21) eta Zaldibiako (03/25-05/22ra) Udaletan.
• Tolosaldea: Irura (03/27-06/29), Alkiza (05/04-06/22), Anoeta (03/27-06/26 eta 03/11-05/20era) eta Alegiako (04/16-06/18) Udaletan.
• Debagoiena: Elgeta (05/19-06/25) eta Leintz Gatzagako (05/08-06/26) Udaletan.
• Urola Kosta: Getariako Udalean (03/24-05/21).
Informazio gehiago nahi izanez gero, herrialde bakoitzeko Udaletxean galdetu.