Gure instalazioak eta gure prestakuntza eskeintza ezagutzea nahi baduzu, etor zaitez ate irekietako jardunaldietara. Aurten 7 saio antolatu ditugu martxotik maiatzera bitartean. Lehena, martxokoa, orokorra izango da eta apirila eta maiatzekoak, espezifikoak.
Programa:
- Zentroa eta ikasketen aurkezpena.
- Heziketa ziklo bakoitzeko taldekako informazioa irakasleen eskutik.
- Instalazio eta tailerren bisitak.
- Sukaldaritza eta gozogintzako ikasleek prestatutako pintxo eta goxoen dastaketa.
MARTXOA
- 12, osteguna (18:30 - 20:30) - Ziklo guztiak
APIRILA
- 16, osteguna (18:30 - 20:30) - Ostalaritza eta Turismoa
- 23, osteguna (18:30 - 20:30)- Merkataritza, Marketina eta Dietetika
MAIATZA
- 7, osteguna (18:30 - 20:30) - Administrazio eta Informatika
- 9, larunbata (11:00 - 13:00) - Merkataritza, Marketina eta Dietetika
- 14, osteguna (18:30 - 20:30) - Ostalaritza eta Turismoa
- 23, larunbata (11:00 -13:00)- Administrazio eta Informatika
Gorde zure tokia online