;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Polonia- Donostia: Euskal Kultura Bultzatzen

Cebanc alumnos Polonia

Poloniako SZG eskolatik helduta, 19 ikasle Gastronomiako Eskola Taldeko 2. , 3. eta 4. mailetakoak Donostian egongo dira beraien praktika profesionalak gauzatzen. Praktika hauek hiriko jatetxe eta hotel ospetsuetan egingo dituzte; hauen artean, Ni Neu jatetxea, Maria Cristina Hotela, La Perla jatetxea, Londres eta Ingalaterra Hotela, besteak beste.

Eskola honek Europa Movilidad Estudiantil SL enpresak antolatzen duen ¨Hiszpania nie tylko od Kuchnii¨ 2013-2015 proiektuan parte hartzen du. Proiektu hau hainbat zatitan banatzen da, Poloniako praktika batzuekin hasten da, SZG-ko irakasleen aldetik prestakuntza bisita bat egin beharko dute atzerriko eskola eta jatetxeetara, eta bukaeran atzerriko praktiken egonaldia egongo da, Donostian, hain zuzen ere.

Donostiako jatetxeetako praktiketatik aparte, Poloniako ikasleek CEBANC-en bi ikastaro izango dituzte. Lehengoa Donostiako pintxoak lantzeko, eta bigarrena, arraina prestatzen ikasteko. Alde berean, bi irteera profesional ere egingo dituzte bertako gastronomiari lotutakoak: Idizabalgo gazta (Goikola-Lastur) eta Getariako antxoa (Maisor) elaboratu eta dastatzeko.

Kulturaren aldetik, ikasleak Donostiako hiritik hainbat bisita gauzatuko dituzte, bertan, alde zaharra, hondartza eta pasealekuak, museoak, Urgull eta Igeldo mendiak, Sta. María del Coro eliza, Artzain Onaren katedrala, Getariako eliza eta portua ikusiko dituzte. Gainera, Bilboko hirira bisita bat ere aurreikusita dago.

Donostiako egonaldi hau lau aste iraungo du, otsailak 16an hasi zen eta martxoak 13arte luzatuko da.

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00