Gure Sukaldaritza eta Sukaldaritza-Zuzendaritzako ikasleek parte izango dute VI. Eusko Label Euskadiko Ostalaritza Eskolen Lehiaketan, zeina Euskadiko Ostalaritza Eskola guztietara zuzenduta dagoen. Lehiaketa hau Hazi-ren heziketa proiektuaren parte da eta, edizio berri honetan, landu behar izango duten platera Eusko Labeleko baserri txerri baten burualdea.
Izen-emate datak bihar 4ean bukatuko da eta finala datorren astelehenean, hilaren 9an CEBANC-eko instalazioetan, 16:00-etatik aurrera.Parte-hartzaileek bi ordu izango dituzte platera lantzeko. Hiru plater onenek 600, 400 eta 300 €-etako sariak jasoko dituzte, hurrenez hurren, eta finalista guztiek diploma bat eta kalitate-ezaugarriarekiko produktu saski bat jasoko dituzte. CEBANC Hazi-k eta Eusko Label-ek antolatutako lehiaketa honen erakunde laguntzaileetako bat da.