Abenduaren 11an Kudeaketa Administratiboko eta Administrazio eta Finantzen 2. mailako ikasleek EHko Enpresa simulatuen V. Meeting Point-ean parte hartu zuten. Eurek kudeatzen dituzten enpresen stand-ak eraman zituzten bertara, Oficebanc eta Cebancdeautorenak, hain zuzen.
Jardunaldi honetan enpresa simulatuen SEFED sareko LHko 16 zentruetako 400 ikasletik gora parte hartu zuten.
Helburua enpresen arteko harremanak sendotzea zen, salerosketa operazioak zein harremanetarako akordioak ixtea, hain zuzen. Ikasleek euren negoziaziorako gaitasuna eta bezeroarekiko arreta praktikan jarri zuten, emaitzak oso positiboak izan zirelarik.