Udazkenari begira, Lanbidek langabeei zuzendutako bost kurtso antolatu ditu. Kurtso hauek CEBANCen emango dira:
- Sukaldaritza: irailaren 22tik martxoaren 27ra, 740 ordu
- Jarduera administratiboak bezeroarekin harremanetan: urriaren 27tik otsailaren 25era, 680 ordu
- Gozogintza: urriaren 13tik martxoaren 18ra, 500 ordu
- Salmenta jarduerak: urriaren 20tik martxoaren 30era, 510 ordu
- Menpeko pertsonen arreta erakunde sozialetan: urriaren 27tik otsailaren 25era, 370 ordu
Izen-emateak lanbide.net webguneraren bidez egin beharko dira, eta erakunde honen bulegoetan.