Urdaiazpiko Moztaileen Nazioarteko Eskola CEBANC-era etorriko da berriro ere bi kurtso ematera, Moztaile Profesionalaren kurtsoa, ekainaren 16an, eta Mozketaren Kurtso Teknikoa, 17an.
Moztaile Profesionalaren kurtsoak parte-hartzailea moztaile profesional tituluduna bihurtzen du. 10 orduko iraupena dauka eta kostea, 195 €koa. Matrikula ordaintzerakoan, "Urdaiazpikoa eta nola motzen den ezagutu" Jesus Serranoren liburua, agiria, moztaile profesionalaren txartela, erantzukizun zibiliaren asegurua, amantala, EICJko online komunitateari sarbidea, eta ikasleak moztutako urdaiazpikoa hutsean ontziratua eskuratuko ditu. Urdaiazpikoa ikasleak berak eraman beharko du, beste guztia ekolaren esku geratzen da.
Mozketaren Kurtso Teknikoak profesionalaren eta maisuaren arteko muga markatzen du. Bi zati ditu: "Ekitaldiak eta estrategia: maisuaren sekretuak" eta "Labana eta nola zorroztu". Zati bakoitzak 4 ordu irauten du, 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara. Prezioa, 70 €koa.
Kurtso biak Jesus Serranok eskainiko ditu, Jaeneko Urdaiazpiko Moztaileen Nazioarteko Eskolaren CEOa.