;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Ekintzailearen Eguna: ekintzailetza bizitza-jarrera bezala

Joan den asteartean, hilaren 8an, CEBANC-en Ekintzailetzaren Eguna burutu genuen. Oraingo honetan ekitaldia hurrengo ikasleek antolatuta egon da: Ostatu Turistikoko 1.mailakoek (ekitaldiaren antolatzaileak eta, Kontxi Sorazu irakaslearekin batera, ikasgelako jardueren dinamizatzaileak ); Marketina eta Publizitateko 1. mailakoek (kartel-diseinua eta beste elementu batzuk, MariCruz Logroño irakaslearekin); Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapeneko 1. mailakoek (Ginkana Birtual-aren antolaketa eta garapena, Jose Angel Corral irakaslearekin); Administrazioa eta Finantzak-eko 1.mailakoek (ikasgelako jardueren dinamizatzaileak, Juanjo irakaslearekin) eta Sukaldaritzako 1. mailakoek, sari-emanaldiaren ondoren, lunch zoragarria eskaini zigutenak.


Urte honetan eman nahi izan diogun ikuspegia izan da erlazionatzea ekintzailetza jarrerekin, enpresek lanpostu baterako hautagaiak balioestean kontuan hartzen dituzten jarrerak lantzea, alegia. Beraz, helburua zen ikasleak sentsibilizatzea ekintzailea izatea ez dela enpresa bat sortzea soilik, baizik eta bizitzarako jarrera bat, profesional bezala eta pertsona bezala hobetzeko landu behar dena.

Ikasleengana hobeto iritsi ahal izateko, urte honetan ikasle antolatzaileak taldeetan banatu ziren eta guneko ikasgela desberdinetara joan ziren guztion artean espiritu ekintzailea sustatzeko. Lehen jardueraren eginbeharra favela bat argitzea zen. Hartarako, diseinatu behar zuten kartoizko kutxa batekin maketa bat, eta ur-botellin bat erabiliz, eguneko argitasunarekin argiztatu behar zen kaxaren barrualdea. Bigarren jardueran tabernetan eta jatetxeetan sobratzen den janaria aprobetxatzeko negozio baten ideia definitzea zen. Hirugarren jarduera Ginkana birtuala izan zen.

Jardunaldia aprobetxatu genuen, baita ere, Indonesian lan egiten duen Harapan GKEaren proiektua ezagutzeko. Horretarako, Roberto Mangnelli Nazioarteko Merkataritzako ikasleak bertan egiten dituzten jarduerak azaldu zizkigun. Gero, bideokonferentzia baten bitartez, Carlos Ferrandiz proiektuaren sustatzailearekin hitz egiten genuen.
Hemendik gure eskerrik beroenak ekimen arrakastatsu honetan parte hartu zenuten ikasle, irakasle zein zentroko langiei guztiei. Zorionak!

Argazkiak: Ginkana Birtualaren irabazleak: Aida, Cristina eta Ane; eta Ostatu Turistiko 1. mailako ikasleak, Kontxi bere irakaslearekin.

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00