Oier San Filippo gaitzak jota dagoen ume lasartearra da. Askora Solidaria erakundearen bidez kanpaina bat ipini da abian dirua batzeko eta CEBANCetik ere bat egin dugu ekimen solidario honekin. Kanpainaren helburua, esan bezala, dirua batzea da eta, diru horrekin, Estatu Batuetatik aditu batzuk ekarri nahi dituzte iker dezaten Oierren eta beste haur batzuen gaitza.
Horretarako telefono mugikor zaharren batzeko kanpaina jarri da abian. CEBANCeko sarreran kartoizko kaxa batzuk jarri ditugu, bertan jada erabiltzen ez diren telefono mugikorrak uzteko. Kaxa horietan Oierri eta Stop San Filippo erakundeari buruzko informazioa ere badago, eta mugikorrak ekartzeko azken eguna apirilaren 30 izango da.
Animatu, etxeko bazter baten aspalditik erabil barik dituzuen mugikor horiek oso baliagarriak izan daitezke-eta! Oierrek eta bere gurasoek bihotzez eskertuko dizuete.