Datorren hilaren 19an Hastapeneko Lanbide-Prestakuntza zikloari buruzko informazio saioa izango da CEBANCen, orientatzaileei zuzenduta. Saioaren hasieran programa hauetan CEBANCen erabiltzen dugun irakatsi-ikasi prozesuaren metodologia eta eredu pedagogikoaren aurkezpena egingo dugu eta, ondoren, arrakasta kasuak aztertuko dira.
Gero CEBANC Gipuzkoako Goi mailako Ostalaritza Eskolan bazkaria izango da eta instalazio eta tailerretara bisitaldia
CEBANCen aldetik, ondoko hauek hartuko dute parte: Jon Cortes-ek (Lanbide Hastapeneko Zuzendaria), Joaquina Castrok (Hastapeneko Lanbide-Prestakuntzako koordinatzailea) eta Kote Bernal-ek (Komunikazio eta Aholkularitza arduraduna).