;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

Sukaldaritzako 2. mailako ikasleek Eusko Label lehiaketa gastronomikoan hartuko dute parte

Ikasturte honetan, V. Euskadiko Ostalaritza Eskolen arteko Eusko Label Lehiaketa egingo da, Euskadiko Ostalaritza Eskola hauetako ikasle guztiei zuzendua eta CEBANCeko Sukaldaritza eta Sukaldaritza Zuzendaritzako 1. eta 2. mailako ikasleek hartuko dute parte bertan. Lehiaketa hau Hazi trebakuntza proiektuaren baitan antolatzen da.

Lehiaketan parte hartu nahi duten ikasleek plater bat prestatu beharko dute Eusko Labela duen Euskal Baserriko Oilaskoarekin.

Eskola bakoitzak, bere irizpideetan oinarrituta, aurkeztutako bere ikasle guztien artean platerrik onena aukeratuko du, finalean parte hartzeko. Hautatutako sukaldariek Gamarra Ostalaritza Goi eskolan ospatuko den finalean parte hartuko dute otsailaren 11an. Bertan eskolan egindako plater berdina egin beharko dute.    

    

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00