;(function ($) { $.ajaxSetup({ headers: { 'X-CSRF-Token': Joomla.getOptions('csrf.token') } }); })(jQuery);

David de Jorge gure Nutrizio Jardunaldian izango da

David de Jorge sukaldari ospetsuak parte hartuko du, hilaren 28an, CEBANCeko goi mailako Dietetika zikloko 2. mailako ikasleek eta irakasleek antolatutako Nutrizio jardunaldian. Ekitaldia 11:20ean hasiko da, Dietetika zikloko 2. mailako ikasleek emango duten hitzaldiarekin; gaia, elikadura orekatua. Ondoren, David de Jorgek kontatuko digu nola lortu zuen argaltzea eta nola bizi zuen esperientzia hau.
Hitzaldien ostean, 12:30etatik aurrera, parkinean hainbat joku eta kirol jarduera izango dira, hala nola, saskibaloia, brilet eta sokatira. Ondoren, poker eta mus txapelketen txanda izango da eta, baita ere, pintxo osasuntsuen lehiaketaren hasierarena.
Guzti hau behin bukatuta, 14:00etan aldera, jantokian luncha izango da eta lehiaketaren sari banaketa.
Aste osoan zehar, 27tik 31era, Dietetikako 2. mailako ikasleek jakiak bildutko dituzte Gipuzkoako Jakien Bankura eramateko.    

Foto: davidedejorge.com

NEWSLETTER

Si quieres estar informado sobre los cursos, formación, ofertas de trabajo, etc déjanos tu email. Recuerda que siempre podrás darte de baja en cualquier momento.
Image
Paseo de Berio, 50
20018 Donostia-San Sebastián
tel. 943 316 900
gcomercial@cebanc.com

De lunes a viernes 9:00-19:00